Ingurua
Arantza
Nafarroa iparraldeko Bortziriak eskualdeko herria da Arantza. Mendi zirku batez inguratua, bailara erdian dago herria eta zirkuaren mendi magaletan banatzen diren lau auzo eta 120 baserritan bizi dira bertako 650 biztanleak.
Bidasoa ibaiaren inguruan hedatzen da Nafarroako bailara atlantiko eta heze handiena. Baztango mendietan sortu eta Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak eskualdeak zeharkatu ondotik, Gipuzkoa eta Lapurdiko Txingudiko paduretan ia 70 km-ko bidea egin eta gero, Kantauri itsasora ailegatzen da Hondarribia eta Hendaia artean.
Bortzirietako eskualdea da, beraz, Bidasoa errekak Nafarroan zeharkatzen duen azkena eta itsasotik gertuen dagoena. Izenak adierazten duen bezala, bost (“bortz” bertako euskalkian) herrik osatzen dute: Etxalar, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza. 186 km2 ditu eta 8.266 lagun bizi dira (2000 urtea).
Arantza Bortzirietako herri bat da eta Arratako -Bidasoaren adarra- errekaren gainean eta Ekaitza mendiaren ipar magal aldapatsuan dago. Udalerriaren dermioak ia 30 km2 du; biztanle gehienak – 650 inguru- herrigunean bizi badira ere, asko dira baserri sakabanatuetan bizi direnak, lau auzotan antolaturik: Eguzkialdea, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea.
Zer egin
ONDARE NATURALA
- San Juan Xar erreserba naturala
- Bertizko parkea (Oronoz)
- Bidasoako bide berdea
- Leurzako urtegiak (Urroz)
- Bertiz Abentura Park (Narbarte)
- Xorroxingo ur saltoa (Erratzu)
- Zaldi itzuliak (Arizkun)
- Done Jakue bidea
- Onddoaren ibilbidea (Elgorriaga)
ONDARE KULTURALA
- Donamariko dorrea
- Lesakako Zabaleta dorrea
- Zubietako errota
- Jauregia (Irurita, bisita gidatuak)
- Amaiurko gaztelua
LEIZEAK
MUSEOAK
- Sorginen museoa (Zugarramurdi)
- Urdazubiko errota eta monastegia
- Jorge Oteiza museo etnografikoa (Elizondo)
- Santxotena parke-museoa (Arizkun)
BESTAK
- Arantzako bestak (Abuztuak 15)
- Baserritar eguna (Azaroak 1)
- San Ferminak (Lesaka)
- Ituren-Zubietako iñauteak
- Lurraren eguna (Bera)
- Baztandarren Biltzarra (Elizondo)
HIRIAK
Distantziak
Agenda
Zerbitzuen gida
ALOJAMENDUAK
“ATERPE” Aterpetxea / 948-634132
“KAPELLENEA” Landa etxea / 948-634027
“XENBORDA” Landa etxea / 948-387063
“TELLERI” Landa etxea / 627791570
“MARTINEKO BORDA” Landa etxea / 948-634121
JATETXEAK ETA OSTATUAK
“ATERPE” Jatetxea-ostatua / 948-634179
“BURLADA” Jatetxea-ostatua / 948-634027
“PABLO ENEA” Jatetxea-ostatua / 948-634077
“ZUKUTENEA” Ostatua / 948-634052
KOMERTZIOAK ETA BANKETXEAK
“ILARGI” Okindegia / 948-634176/98
“DENA – A MANO” Janaridenda / 948-634262
Harategia / 948-634114
“AMAIA” Ileapaindegia / 948-634041
“BLANKA” Ileapaindegia / 948-634054
RURAL KUTXA / 948-634051
CAIXA / 948-634080
(kutxazaina)
ARTISAUAK
Luis Madariaga (makilak – bisitak) 948-634082
Francisco Lazkano (eztia) 943-620115
TAXIAK
Marixe Fagoaga 948-634016
Patxi Larretxea 948-634077
OSASUN ZERBITZUAK
Osasun Kontsultategia / 948-634131 / 638000
Farmazia / 948-634190
UDAL ZERBITZUAK
Arantzako Udala / 948-634005
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea / 948-634125
ERLIJIO ZERBITZUAK
Andra Mari Eliza /948-634030

























