Ongi etorriak Tellerira

Telleri landetxea, Arantzako Azkilarrea auzoan kokatzen den zaharberritutako baserria da. Naturaren ukituek, landetxearen inguruak eta paisaiak margotzen dituzte, lasaitasuna eta patxada kutsatu nahian bezala.

nosotros

Landa etxe inguruko mendiak, atariko errekak eta itzulian-itzuliko zelai berdeak, naturarekin modurik osasuntsenean gozatzeko bide dira. Mendi ibilaldiak oinez eta txirrindulaz egin daitezke. Txango horietarako aholkuak eta informazioa bertan ematen dira.

Oporraldi erosoa eta lasaia pasatzeko gune ezinobea da Arantza. Bisitariei zuzenduriko herriko zerbitzu sarean erreparatuz, egunero okinaren zerbitzua etxean jasotzeko aukera dago. Gainerakoan, herrian, frontoi estalia, tabernak, landa etxeak, albergea, kutxazain automatikoa, okindegia, dendak… Artisautzari dagokionean, bisitaldiak egin eta artisau produktuak eskuratzeko aukera bada: egurrezko makilak eta erlojuak, baserriko produktuak ( ardi gaztak,…).